Futbola

Donostiako kaleak elastiko txuri-urdinez eta zuri-gorriz bete dira

Realak eta Athleticek Kopako finalerdietako partida erabakigarria jokatuko dute gaur, Anoetan. Zaleak hasiak dira giroa berotzen.

JON URBE / FOKU
Realeko eta Athleticeko zaleak, Donostian, gaur. JON URBE / FOKU
Jone Bastida Alzuru.
2026ko martxoaren 4a
18:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Derbi berezia jokatuko dute gaur Realak eta Athleticek, Espainiako Kopako finalerako sailkatzea izango baitute jokoan. Ilusioa piztu da zaleen artean, eta sumatzen da giroan. Donostiako kaleak elastiko txuri-urdinez eta zuri-gorriz ari dira betetzen.

Anoeta bete egingo da gaur, baina aurrez ere festa giroa da nagusi. Zaleak hasiak dira giroa berotzen. Realak egitarau oparoa osatu du. Gune bat prestatu du estadioko hamahirugarren atearen ondoko zabalgunean, eta zuzeneko musika eta jateko eta edateko aukera dago bertan. 17:00etatik 23:00etara egongo da zabalik, eta 23:00etan irekiko dute berriro.

Horrez gain, Realeko zaleek harrera egin diote taldearen autobusari, 19:00etan, Anoeta hotelean. Baita Athleticekoek ere. Arima hotelean elkartu dira zale zuri-gorriak, 18:30ean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!