Txirrindularitza

Dopinaren auzia tarteko, txirrindulari taldea babesteari utzi dio Liberty Segurosek

Manolo Saiz kirol zuzendariaren txirrindulari taldeari babesa eta laguntzak kentzea erabaki du Liberty Seguros aseguru enpresak, hain justu, Saiz dopinarekin zerikusia duen operazioan nahastu dutelako. Babesle gisa betidopinaren kontra izan direla nabarmendu du enpresak, eta Saizen atxiloketak bere izen onari kalte egiten diola.

2006ko maiatzaren 25a
15:43
Entzun
"Babesle gisa joko garbia eta dopinaren aurkako kultura lehenetsi ditu beti Liberty Segurosek. 2005ean, txirrindulari bat dopinagatik zigortu zutela-eta, klausulak gogortu egin genituen dopinaren aurka txirrindularitzan egin den kontraturik zorrotzenetakoa erdietsiz", dio aseguru enpresak zabaldu duen prentsa oharrak.

Ildo horretatik, Saiz atxilotu eta dopinarekin nahast izanak beren izen ona honda dezakeela uste du Liberty Segurosek, eta, ondorioz, txirrndulari taldearekin zuen kontratua bertan behera utzi du.

Txirrindulari taldearen jabea Active Bay enpresa da, eta Saiz da hartan akziodun nagusia. Nolanahi ere, Liberty Segurosek finantzatzen zuen. Diru iturri hori gabe taldeko txirrindularien etorkizuna zalantzan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.