Igeriketa

Dressel eta McKeon, onenak Tokioko igerilekuan

Estatubatuarrak urrezko bost domina lortu ditu, azken biak gaur, estilo libreko 50 metrokoan eta 4x100 metrokoan. Australiarrak, berriz, zazpi domina eskuratu ditu, haietatik lau urrezkoak.

Emma McKeon, urrezko dominetako bat lepoan jantzita. HOW HWEE YOUNG / EFE
Paulo Ostolaza.
2021eko abuztuaren 1a
10:55
Entzun

Igeriketan, bi izen propio nabarmendu dira aurtengo Tokioko Olinpiar Jokoetan: Caeleb Dressel eta Emma McKeon. Bart amaitu dira igeriketako lehiaketak, eta bi horien artean, denera, hamabi domina jantzi dituzte. Dresselek bost, denak urrezkoak, eta McKeonek zazpi, haietako lau urrezkoak.

Estatubatuarra ez da Michael Phelps, baina bai haren lekukoa hartzeko hautagairik sendoena. Izan ere, erakutsi du ez dela Phelps haren urrezko aroan baino makalagoa: bi munduko errekor lortu ditu, azkena gaur 4x100 metroko proban. Parte hartu duen proba guztietan nagusitu da Dressel.

McKeon, berriz, bere ibilbideko unerik gozoenean dago, 27 urterekin. Olinpiar Jokoen historian, aldi berean zazpi domina eskuratu dituen bigarren emakumea bilakatu da; lehenengoa Mariya Gorokhovskaya gimnasta izan zen, 1952ko Helsinkiko jokoetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.