Edna Imadek ez du Realean jarraituko

Bayern Munichek utzita ari zen aurrelaria talde txuri-urdinean, baina Alemaniako klubak Imade itzularazteko klausula aktibatu du. Atletico Madrilen aurkakoa izango da Realarekin jokatuko duen azken partida.

Edna Imade, baloia eskuetan hartuta. JON URBE / FOKU
Edna Imade, baloia eskuetan hartuta. JON URBE / FOKU
2025eko abenduaren 30a
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kolpe latza hartu du Realak. Denboraldi aparta osatzen ari dira txuri-urdinak. Oraintxe, hirugarren postuan daude, eta bi puntura dute bigarren sailkatua, Real Madril. Baina jokalari garrantzitsu bat falta izango dute aurrerantzean: Edna Imade aurrelaria. Bayern Munichek utzita ari zen talde txuri-urdinean, baina Alemaniako klubak, Imade denboraldia amaitu aurretik itzularazteko klausula aktibatu, eta amaitutzat eman du akordioa. Beraz, Reala utzi eta Bayern Munichera joango da. Atletico Madrilen aurkakoa izango da Realarekin jokatuko duen azken partida: urtarrilaren 10ean izango da, larunbatarekin, etxetik urrun (12:00, EITB1).

Talde txuri-urdineko golegile nagusia da Edna. Jokatu dituen 11 partidetan zortzi gol sartu ditu, gol bat 102 minutuan behin. Lehen Mailako golegilerik onenetan hirugarrena da. Hain zuzen, gola sartzeko gaitasuna eta abiadura dira haren ezaugarri nagusiak. Realeko izarretako bat da aurrelaria, eta haren falta sumatuko dute txuri-urdinek bigarren itzulian. Klubak eskerrak eman dizkio jokalariari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.