Egiguren II.a-Hernandez bikotea, finalera

2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
ZESTA-PUNTA. Egiguren II.a-Hernandez eta Goikoetxea-Alliez bikoteen artekoa izango da Munduko Batzarrak antolatutako txapelketako finala. Egiguren II.ak eta Hernandezek atzo lortu zuten finalera sartzea, Garcia-Lopezi 35-22 irabazita, Donostian. Goikoetxea eta Alliez, berriz, herenegun sailkatu ziren, Markinan, Erkiaga eta Enbil 35-29 mendean hartu ondoren. Bi partidak ere ederrak izan ziren, eta garaileek merezita eskuratu zuten helburua. Finala etzi jokatuko da, Donostiako Balda pilotalekuan, 17:00etan. Lehia estua espero da, eta fisikoak garrantzia izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.