Futbola

Einar Galilea futbol jokalariaren aurkako pintaketak agertu dira Malagan: «Einar ETAkoa, traidorea eta antiespainola»

Argentinaren kamiseta soinean zuen irudiak zabaldu dira sare sozialetan, eta horren ondoren idatzi dituzte mezuok. Klubetik joateko ere eskatu diote.

Einar Galilea futbol jokalariaren aurkako pintaketak, Malagan. BERRIA
Einar Galilea futbol jokalariaren aurkako pintaketak, Malagan. BERRIA
2026ko uztailaren 21a
13:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Igandean Espainiak eta Argentinak Munduko Futbol Kopako finala jokatu zuten, eta sare sozialetan Einar Galilearen irudi bat zabaldu zen, Argentinako selekzioaren kamiseta jantzita zeukala. Gasteiztarra Malagako jokalaria da, eta haren aurkako pintaketak agertu dira hirian. «Einar ETAkoa, traidorea eta antiespainola», idatzi dute, besteak beste, eta klubetik joateko eskatu diote. Fronte Bokeron zale talde ultrakoek egin dituzte pintaketak, Rosaleda estadioaren inguruan.

Galilea 2023-2024 denboralditik ari da Malagan jokatzen, eta duela gutxi berritu du kontratua 2027ra arte. Kluba Espainiako Federazioko Lehen Mailan zegoela iritsi zen taldera, eta ordutik jokalari garrantzitsua izan da. Taldeko kapitainetako bat da, eta bi igoera lortu ditu: azken denboraldian, maila nagusira igo dira.

Oraingoz, klubak eta jokalariak ez dute adierazpenik egin. Malagako zenbait zale pintaketen aurka agertu dira, eta polemika piztu da sare sozialetan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA