ELENA CALVILLORI BURUZ

2023ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
«Pertsona izugarria da Elena Calvillo. Kirolaren balioak erakusten dituen emakume bat da, eta pertsona moduan oso gertukoa izan dut beti».
Maite Maiora
Mendi lasterketetako korrikalaria

«Orain dela urte asko ezagutu nuen, Sara Korrika Trail lasterketan. Geroztik oso harreman handia eta gertukoa izan dut beti. Oso pertsona ona eta gertukoa izan da beti guztiekin, eta kirolari moduan ere bikaina izan da. Buruz oso gogorra da, eta gu bezalako askorentzat erreferente izan da».
Oihana Azkorbebeitia
Mendi lasterketetako korrikalaria

«Mendi lasterketek eman didaten altxorrik handienetako bat izan da. Erreferente handi bat izan zen nire hastapenetan, eta oraindik ere erreferente da. Oso emakume gogorra eta indartsua da, lagunen laguna, eta traturako oso emakume gozoa».
Aitziber Ibarbia
Mendi lasterketetako korrikalaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.