Eneko Llanosek Hawaiiko Ironmana dauka orain begiz jota

Triatleta gasteiztarrak aitortu du Munduko Txapelketan ez duela lortuko Europakoaren antzeko emaitzarik

Erredakzioa
Gasteiz
2013ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Horrelakoak dira punta-puntako kirolariak: erronka bat lortu, eta jada hurrengoa dute buruan. Eta Eneko Llanos ez da salbuespena. Triatleta gasteiztarrak Europako Txapelketa irabazi zuen joan zen igandean Frankfurten (Alemania), eta jada buruan du hurrengo erronka: Hawaiiko Ironmana, diziplinako Munduko Txapelketa.

Urriaren 12a da data. Egun horretan, triatletarik onenak ariko dira lehian. Eta hor egon nahi du Llanosek. Horretarako, ezinbestekotzat jo du Europako Txapelketan pilatutako nekeari «buelta ematea» eta urrian berriro sasoiko egotea. Baikor da, baina zuhur ere bai. «Hawaiin ez dut lortuko Europako Txapelketaren antzeko emaitzarik. Aurkari indartsuagoekin eta ni baino hobeto prestatutakoekin lehiatuko naiz. Horregatik, ez nago itsututa. Neure buruarekin eta egindako lanarekin pozik geratu nahi dut». Azken hiru urteetan ez du horrelakorik lortu: 2010ean ez zen aurrean aritu, tripako minak jota, eta azken bi urteetan, berriz, erretiratu egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.