Espainiako Federazioko Epaileen Batzordeak adierazi du Aramburuk baloia ukitu zuela, igandean, Athleticen aurkako derbian Realari adierazi zioten penaltian. «Realeko jokalaria izan zen baloia jotzen azkena, beraz litekeena da penaltia ondo adierazita ez egotea».
Eztabaida handia eragin zuen jokaldiak. Atsedenaldia iristear zela gertatu zen, Arambururen eta Nico Williamsen arteko buruz buruko lehia batean. Zalantza zegoen Aramburuk baloia edo jokalaria jo ote zuen. Hernandez epaileak bitan pentsatu gabe penaltia adierazi zuen, eta ez zen VARera joan ikustera. Berenguerrek 2-1koa sartu zuen, eta azkenean hala amaitu zen neurketa.Â
Behin hura bukatuta, epaileak zera adierazi zuen: «Ondo kokatuta nengoen, eta hasieratik argi ikusi dut penaltia dela. Nicok erregatea egiten dio Arambururi, eta hark jokalaria jotzen du. VARetik ere hala dela esan didate».Â
Oso bestelakoak izan ziren jokalarien adierazpenak. Aramburuk berak esan zuen Williams anaietan gazteenak esan ziola baloia jo zuela. Antzera mintzatu zen Unai Simon, eta Terzicek berak onartu zuen epailearen erabakiak mesede egin ziela.Â
Gertatutakoa hobeto argitu nahian batzorde teknikoak txostena eskatu zion Kinexon enpresari, baloiei txipa jartzen die enpresari. Partida aurretik beharrezko protokoloa egin zuten, baloiaren txipa VAR sistemarekin sinkronizatuta egoteko, eta ez zen arazorik izan txostenak dioenez.Â
Baina gerora bat edo bi fotogramako desfasea egon zela baloiaren seinalearen eta VARak jasotzen zuen irudiaren artean, eta horrek eragin zuela akatsa.Â