Epaitu egingo dute Iñaki Williamsi irain arrazistak egin zizkiona
FUTBOLA. Cornellako bigarren instrukzio epaitegiko epaileak agindu du ahozko epaiketa egiteko Iñaki Williamsen aurka oihu arrazistak egiteaz akusatutako Espanyoleko zaleari. 2020ko urtarrilaren 25ean izan ziren oihu horiek. Hala, epaileak kontuan hartu ditu fiskalak eta Futbol Liga Profesionalak aurkeztutako akusazio idatziak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu