Erretiroa utzi, eta lehiara itzuliko da Leire Olaberria, larunbatean

Julen Etxeberria.
2017ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Erretiro laburra izan du Leire Olaberriak. Ikaztegietakoa (Gipuzkoa) lehiara itzuliko da larunbat honetan, Donostiako belodromoan, pistako Espainiako Kopan, 40 urte bete berritan eta ama izan eta lau hilabetera. Olaberriak berak aitortu zion BERRIAri, joan den uztailean, ez zuela argi zer egingo zuen haurra izan ondoren. «Duela lau-bost hilabete beste modu batean pentsatzen nuen, orain erabat desberdin pentsatzen dut, eta hilabete batzuk barru ez dakit zer pentsatuko dudan. Baina haurra jaiotzean gogotsu eta motibatuta banago, entrenatzen eta prestatzen hasiko naiz. Eta egindakoak eginda ditudala pentsatzen badut ere, horrelaxe onartuko dut. Ikusiko dugu».

Hartu du erabakia zortzi hilabete geroago: lehian jarraitzea, sortu berri den Gipuzkoa-Ogi Berri taldearekin. «Asteburu honetan ikusiko dut nola nagoen, eta ikusiko dugu gero», esan zuen atzo Euskadi Irratian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.