«Erronka berezia da»

Baskonia «ahalik eta maila altuenean» utzi nahi duela esan du Sergio Scariolok bere aurkezpenean

Josean Kerejeta eta Sergio Scariolo, atzo, aurkezpenean. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Edurne Begiristain.
Gasteiz
2013ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
«Ilusioz»helduko dio Sergio Sacariolok Laboral Kutxa Baskonia entrenatzeari.«Pozik»dago. «Gustura». Gasteizko taldea utzi zuenetik hamalau urtera itzultzeak «zoriontasuna» ematen diola aitortu du. Baskonia bi denboraldiz zuzendu zituen garaiak «oroitzapen politak» ekartzen dizkio, eta horrek indar berezia ematen dio hurrengo bi urteetan taldearen gidaritza hartzeko: «Baskoniara itzultzea erronka berezia da nire ibilbidean».

Joxean Kerejeta Baskoniako presidenteak lagunduta, komunikabideen aurrean aurkeztu zuten atzo Baskoniako entrenatzaile berria. Bi urterako kontratua sinatu du italiarrak arabarrekin. Ongietorri beroa egin dio Kerejetak: «Gutako bat zara berriro». Lotura berezia du Baskoniako presidenteak entrenatzaile berriarekin, eta horregatik, laudorioak baino ez zituen izan harentzat: «Europako entrenatzaile handienetako bat da». Aurrean duen erronka «itxaropentsuan» zortea opatu zion, halaber: «Zure zortea denona izango da».

Duela hamalau urte Baskonia utzi zuenetik, talde asko zuzendu eta garaipen ugari lortu ditu Scariolok, baina Gasteizko taldea ez du sekula ahaztu. Azken urteotan «urrunetik» jarraitu du Baskoniaren ibilbidea, eta uste du taldeak ez duela «berez duen izaera» galdu. Horrek bultzatu du, beste ezeren gainetik, klubak egindako eskaintzari baiezkoa ematera. Taldearen nortasunari ez ezik, hirian saskibaloiarekin dagoen zaletasunari ere garrantzi handia ematen dio italiarrak. Berak ere «pasio handiz» bizi du saskibaloia, etaziur da Baskonia zuzenduta «bete-betean bete» dezakeela beharrizan hori.

Baskoniako zaleei«ilusioa» itzultzeko gogoz bueltatu da Scariolo Gasteizera. Denboraldi zaila izan du taldeak, eta ez da makala italiarrak esku artean duen erronka. Entrenatzailearen helburua, hala ere, argia da: «Badakigu zein den gaur egungo egoera, baina horrek ez digu kenduko anbizioz jokatzeko nahia». Taldea ahalik eta «maila altuenean» utzi, talde izaera bueltatu eta jokoa hobetzen lagundu nahi du Scariolok.

Baskonia denboraldi berria diseinatzen ari da, eta taldea oraindik osatzeko dago. Hori hala, zuzenduko dituen jokalari gehienen izenik ez dueman nahiizan, baina baieztatu duenez, joko antolatzaileak lotuta daude: Walter Hodge eta Thomas Heurtel. Talde gaztea izango du ziurrenik Scariolok, baina horrek ez du beldurtzen. Uste du «orekan» dagoela arrakastaren gakoa. «Lehiatzeakbehartzen zaitu helduenen eta gazteenen arteko oreka bilatzera». Jokalari gazteengan ere konfiantza jarriko du entrenatzaileak, uste duelako hasiberriek ekarpen handia egin diezaioketela taldeari. «Gazteen freskotasuna eta garapena oso aintzat hartzekoak dira». Emporio Armani Milan Italiako taldea zuzendu zuenean ere gazteekin lan egin zuen. Besteak beste, gogoratu du 20 urte besterik ez zuen Alessandro Gentile hasierako bostekoan atera zela Euroligako partida batean, eta horiberaretzat oso «pozgarria» izan zela.

Berririk ez fitxaketen inguruan

Hurrengo denboraldian taldea utziko dituzten jokalariei buruzez du ezer aurreratu nahi izan Kerejetak. Klubak ez du oraindik inolako erabakirik hartu, eta une honetan ez dago jokalaririk merkatuan haren esanetan.Hala ere, aitortu duhainbat jokalarik ez dutela taldean jarraituko eta hurrengo bi hilabeteetan «mugimenduak» egon egongo direla.Gasteiz utz dezakeen jokalarietako bat Fernando San Emeterio izan daiteke; azken asteotan zenbait hedabidek zabaldu dutenaren arabera, Valentziak fitxatuko du Baskoniako kapitaina. Espainiako selekziotik ezagutzen du Scariolo San Emeterio, eta «asko estimatzen» du. «Selekzioan asko eman zidan, baina Baskonian bestelako eginkizun bat betetzen du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.