Errusia. Malafeev; Aniukov, Ignasevitx, Berezutski, Zirkhov; Xirokov, Denisov, Zirianov; Arxavin, Dzagoev (Kokorin, 84. min) eta Kerzhakov (Pabliutxenko, 73. min).
Txekiar Errepublika. Cech; Kadlec, Hubnik, Sivok, Gebreselassie; Jiracek (Petrzela, 75. min), Plasil, Rosicky, Rezek (Hubschmann, 46. min), Pilar eta Milan Baros (Lafata, 85. min.).
Golak. 1-0: Dzagoevek (15m). 2-0: Xirokovek (24m). 2-1: Pilarrek (51. min.). 3-1: Dzagoevek (80. min). 4-1: Pabliutxenkok (82. min.).
Epailea. Howard Webb (Ingalaterra). Txartelik ez
Bestelakoak. 42.500 ikusle inguru Wroclaweko Udal estadioan.
Errusiak oso ondo ekin zion atzo Eurokopari. Duela lau urte Espainiak finalerdietan kanporatu zuen txapelketako ustekabekoa izan ondoren, eta aurtengoan aurrekoaren bide beretik ekin diote lehiari. Txekiar Errepublika baino askoz eraginkorragoa izan zen, eta kontraerasoan bizi jokatuz ezerezean utzi zuten aurkarien baloi kontrola. Erakustaldia, halere, ate aurrean eman zuen Errusiak, partida hasieran bereziki, hogeita bost minutu nahikoa izan baitzituen 2-0 aurretik jartzeko. Garaipenari esker bakarrik dago A multzoko buruan .
Partidako lehen aukera ona Plasilek izan zuen arren, Errusiak agindu zuen lehen zatian. Atzean itxaron zion Txekiari, eta bizi irteten min handia egin zion. Bi golak oso goiz iritsi ziren, eta bere izarrak 2008ko mailan aritu ziren. Arxavinek aro iluna bizi izan du azken lau urteetan, bada atzo berriz ere dir-dir egin zuen. Dena den, Dzagoev aurrelaria izan zen onena. Txekia bigarren zati hasieran jokatu zuen hobekien eta Pilarrek lehia orekatu zuen (51. min). Emaitza alde, Errusia ez zen erotu. Aurkariaren nekearen eta hutsen zain zegoen , eta bi kontraeraso zehatzetan lortu zituen azken bi golak.
Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: A multzoa. Errusia 4. Txekiar Errepublika 1
Errusiak ondo baliatu du bere abiadura, eta multzoko buruan dago bakarrik
Txekiak izan du baloia, baina irabazleek bi gol sartu dituzte lehen ordu erdian eta ondo kudeatu dute aldea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu