Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: A multzoa. Grezia 1. Errusia 0

Errusiaren huts larri bat baliatu du Greziak gola sartu eta aurrera egiteko

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Grezia. Sifakis; Torossidis, Papastatholopulos, K. Papadopulos, Tzavellas; Katsuranis, Maniatis; Salpingidis (Ninis, 83. min.), Karagunis (Makos, 66. min), Samaras eta Gekas (Holebas, 63. min).

Errusia. Malafeev; Aniukov (Izmailov, 80. min.), A. Berezutski, Ignaxevitx, Zhirkov; Xirokov, Denisov, Gluxakov (Progrebniak, 73. min); Dzagoev, Kerzhakov (Pabliutxenko, 46. min) eta Arxavin

Gola. 1-0. Karagunisek (47. min.).

Epailea. Damir Skomina (Eslovenia). Txartel horiak: Greziako Karagunis; eta Errusiako Dzagoev, Aniukov, Aniukov eta Zhirkovi.

Bestelakoak. 60.000 ikusle inguru Kieveko Olinpiar Estadioan.

Greziak ustekabeko handia eman zuen atzo, eta A multzoko bigarren sailkatu bezala sartu da final-laurdenetan. Errusia hobea izan zen, eta gol aukera gehiago izan zituen, baina ez zuen ate aurrean asmatu. Greziak, tartean, bere zelaian sartuta itxaron zion, kontraerasoaren zain. Estrategia uzkurra eraginkorra izan zen, Karagunisek Errusiako defentsak eginiko huts larria baliatu zuelako lehen zatiko azken minutuan gola sartzeko (47. min). Zirkovek gaizki aldendu zuen pase luzea eta Greziako kapitainak sareetara bidali zuen baloia. Bigarren zatia urduria izan zen, eta Greziak, ondo kostata eta malezia lagun, emaitzari eutsi zion. Final-laurdenetan ikusmin handia sortuko duen kanporaketa eman daiteke: Grezia Alemaniaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.