GIMNASTIKA ARTISTIKOA

Errusiarentzat urrea taldekakoan

25 urteren ondoren lortu du, atzera, irabaztea.

Artur Dalaloyan errusiarra, gaur. ALBERTO ESTEVEZ / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 26a
15:33
Entzun

25 urteren ostean, Errusiak berriro irabazi du urrea gizonezkoen gimnastika artistikoko taldekako lehiaketan. Mende laurden bat zeraman podiumeko koska gorenera igo gabe, baina, pronostikoak bete, eta berriro lortu du hura zapaltzea eta Olinpiar Jokoetako garaipen prestigiotsuenetako bat lortzea. Gutxigatik irabazi dio Japoniari, azken txapeldunari. Errusiak 262.500 puntu pilatu ditu, eta bigarren sailkatuak, 262,397. Txinarentzat izan da brontzezko domina: 261,894 puntu. Hain zuzen, japoniarrak eta txinatarrak izan dira nagusi taldekakoan azken 25 urteotan.

Errusiako Olinpiar Batzordearen selekzioa —Errusiako selekzioak ezin du Jokoetan parte hartu, zigortuta baitago dopinaren kontrako kontrolen emaitzak manipulatzea leporatuta—Nikita Nagornyyk, Artur Dalaloyanek, David Belyavskiyk eta Denis
Abliazionek osatu dute. Hain zuzen, lau gimnasta horiek lortu zuten Errusiako selekzioarekin urrezko domina 2019ko Munduko Txapelketan. Esan daiteke, beraz, gizonezkoen taldekako gimnastika artistikoan ziklo aldaketa bat baieztatu dela gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.