Errusiako bi jokalari izango dira aurrez aurre bihar Roland Garroseko emakumezkoen finalean: Dinara Safina eta Svetlana Kuznetsova. Safinak Dominika Cibulkova eslovakiarrari irabazi zion atzo finalerdietan (6-3 eta 6-3), eta Kuznetsovak, Samantha Stosur australiarrari (4-6, 7-6 eta 3-6).
Gizonezkoen finala nork jokatuko duten gaur jakingo da. Lehen finalerdian Robin Soderling suediarra eta Fernando Gonzalez txiletarra ariko dira, eta bigarrenean Juan Martin del Potro argentinarra eta Roger Federer suitzarra.