Final-laurdenetan sartzea gutxienez. Helburu argi horrekin hasi zuen 2012ko Eurokopa Polonia etxeko taldeak. Lehen bi partidetan, baina, berdinketak baino ez ditu lortu, eta multzoko 3. postuan dago, final-laurdenetatik kanpo. Horregatik, irabaztera behartuta dago Franciszek Smudaren taldea. Zaleei zerbait berezia oparitu nahi die. Inoiz eman ez dien zerbait, Eurokopako bigarren faserako sailkatzea.
Txekiarrak, baina, moralez gainezka helduko dira gaur iluntzeko partidara, joan den asteartean Greziari irabazi ostean (1-2). Handia litzateke eurentzat Eurokopako final-laurdenetarako sailkatzea. Eta esku-eskura dute lehen helburua, egia esan. Gaur irabazi besterik ez dute. Michal Bilek hautatzaileak aldaketa batzuk egin ditzake azken partidan zelairatu zuen hamaikakotik, aurrealdean batez ere. Pekharten ordez, Baros zelairatu dezake.
Poloniarren hautatzaileak, aldiz, ohiko jokalarien aldeko apustua egingo du ziurrenik. Lewandowski aurrelari fina Cechen atea zulatzeko, eta Szczesny atezain segurua, Barosen golak saihesteko. Horrek dirudi Smudaren sekretua. Funtzionatzea bakarrik falta zaio.
Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: A multzoa
Etxekoak irabaztera behartuta daude
Txekiar Errepublikari gaur irabazten badio, final-laurdenetarako sailkatzea lortuko du Poloniak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu