SASKIBALOIA.IDK-k ia agur esan dio Eurokopari. Azu Muguruzaren taldeak estreinako aldia du Europan. Multzoko faseko azken jardunaldira bigarren izateko aukerarekin iristeko, atzo irabazi beharra zuen Brno taldearen pabiloian. Baina ez zen posible izan. Emaitza txarren boladan sartuta dago Donostiako taldea, eta 79-71 galdu zuen. Datorren asteazkenean irabazi beharra dio Lattesi, eta zain egon onenen artean hirugarren sailkatzeko aukeraren bat izateko.
Galdu egin zuen Gernikak ere, bere multzoko liderraren kantxan, Venezian: 68-65. Bizkaitarrek bigarren tokia lotuta uzteko aukera aparta galdu zuten. Hirugarren laurdena amaitzear zela hamahiru punturen aldea zuten. Baina azkenengoan 17-0eko partzial bat jaso zuten, eta partida luzapenera joan zen, eta italiarrentzat izan zen garaipena. Datorren asteazkenean partida erabakigarria izango du Madrilen, Estudiantesen aurka, bigarren izateko.
Bestalde, Euroligan, Baskoniak Bayern Munich hartuko du, gaur, Buesa Arenan (20:30).Arabarrek lehen zortzien artean sendotzea bilatuko dute.
Eurokopan galdu egin dute IDK-k eta Gernikak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu