Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira asteburuan Tokion: hamar bihar, abuztuak 7, eta bat igandean, abuztuak 8. Elena Loyo izango da lehena, ostiraletik larunbaterako gauerdian hasita. Maratoia korrituko du, eta aurrenekoz lehiatuko da Olinpiar Jokoetan.
Carlota Ziganda izango da hurrengoa: golfeko laugarren eta azken txanda jokatuko du, 00:30ean. Gaurko txandan aurreko egunetako marka hobetu du golf jokalariak, eta postu bat igo du.
Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindobrontzeagatik lehiatuko dira, Egiptoren kontra, 10:00etan. Danimarkak 23-27 irabazi zion Espainiari finalerdietan, eta euskal herritarrek ez zuten domina ziurtatzerik izan.
13:30ean, berriz, Unai Simon, Martin Zubimendi, Jon Moncayola, Mikel Merino eta Mikel Oiartzabal finalean lehiatuko dira Brasilen aurka, 13:30ean. Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak 0-1 irabazi zion Japoniari finalerdietan, eta, modu horretan, finalerako sailkatzea lortu zuen.
Igandean, Alberto Munarriz brontzezko dominagatik lehiatuko da Hungariaren kontra, 06:40ean. Espainiako selekzioak 10-9 galdu du finalerdietan Serbiaren aurka, eta Munarrizek ezin izan du finalerako txartela lortu.