Euskal Herriko Itzulia. Lehen etaparen kronika. Protagonistak

2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

J. RODRIGUEZ



Gozamena da igotzen ikustea



Jaioteguna. 1979ko maiatzaren 12a.

Jaioterria. Parets del Valles (Herrialde Katalanak).

Debuta. 2001ean, ONCE-Eroski taldearekin.

Ibilbidea. ONCE-Eroski (2001-2003), Saunier-Duval Prodir (2004-2005), Caisse d'Epargne eta Illes Balears (2006-2009), eta Katuxa (2010etik).

Lorpen garrantzitsuenak. 2003an Paris-Nizako etapa bat eta Vueltako beste bat; 2006an Paris-Nizako etapa bat; 2007an Espainiako Txapelketa (errepidekoa); 2008an Tirreno Adriatikoko etapa bat; 2009an Tirreno Adriatikoko etapa bat; 2010ean Euskal Herriko Itzuliko, Tourreko eta Vueltako etapa bana, eta UCIren urteko sailkapen nagusia; eta 2011n Euskal Herriko Itzuliko etapa bat.

EGUNEKO KEINUA

Gogoan izan dute Japoniako lurrikara



Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa hasi aurretik minutu bateko isilunea egin zuten txirrindulariek Japoniako lurrikarak harrapatutako guztien omenez.

EGUNEKO ERORIKOA

Angel Madrazo erretiratu egin da



Itzulia hasi, erori eta etxera. Ez da modurik onena lasterketa bati ekiteko, baina Angel Madrazok (Movistar) erietxean amaitu zuen lehen etapa. Elosua bigarren mailako mendatean behera erori zen txirrindulari espainiarra, eta kolpe handia hartu zuen buruan. Jaitsierak bustita zeuden, eta eroriko bat baino gehiago izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.