Ezkurdia 22-2 Jaka

Ezkurdia izango da Lasoren aurkaria 29ko finalean

Lehiarik gabeko partida batean nagusitu zaio Ezkurdia Erik Jakari, Eibarko Astelena pilotalekuan jokaturiko partidan.

Partidaren une bat. GORKA RUBIO / FOKU
2022ko maiatzaren 15a
19:51
Entzun

Joseba Ezkurdiak ez dio aukerarik utzi Erik Jakari, eta Buruz Buruko finalera pasatu da. Maiatzaren 29an, beraz, atzo sailkatu zen Unai Lasoren aurka jokatuko du.

Gaurko partida 22-2 geratu da; beraz, lehia gutxikoa izan da, Ezkurdiaren alde. Jakak bereganatu du tantoa lehenengo, baina, hortik aurrera, Ezkurdiak ez du aurkaririk eduki; 14 tanto egin ditu segidan, Jakak partidako bigarrena egin arte. Hortik aurrera, erantzunik gabe jokatu du Ezkurdiak Eibarko Astelena pilotalekuan. Partida azkar joan da, eta kontatzeko gutxi utzi du, Ezkurdiaren erabateko nagusitasunarengatik.

Final nafarren artean jokatuko da, beraz, aurten. Horrez gain, inoiz jokatu gabekoa, lehen buruz burukoa delako Ezkurdiarentzat zein Lasorentzat.

Ezkurdiak 31 urte ditu, eta dagoeneko irabazi ditu lau txapelketa handi: Lau eta erdikoa 2018an eta 2019an, eta bikotekakoak, 2018an eta 2020an.

Emozio handiagoa egon zen atzo Unai Lasok Jokin Altunaren aurka jokatu zuen beste finalerdian. Laso 22-17 nagusitu zen, behetik gora eginda, eta finalera pasatzeaz gain, aspaldiko ametsa bete zuen: ┬źAzkenean lortu dut Jokini irabaztea┬╗.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.