Egungo Europako eta munduko txapelduna edozein partidatan da faborito. Baina historia parean jartzen denean, areagotu egiten da errespetua. Txikitu egiten da harrotasuna. Espainia eta Frantzia aurrez aurre izango dira gaur Polonia eta Ukrainako Eurokopako hirugarren final-laurdenean. Azken urteotako kirol emaitzak eta garaikurrak dauzka alde Espainiak; historia Frantziak. Urrutirago joan gabe, 2006ko Munduko txapelketan, ordurako zahartuta zegoen Frantziak utzi zuen kalean Espainia, mundua jan beharrean zebilen selekzioa.
Partidarik galdu ez arren, kritikaren bat edo beste entzunda iritsi da Espainia final-laurdenetara. Zaleak ez daude erabat gustura euren selekzioa egiten ari den jokoarekin, baina konfiantza eskatu dute jokalariek. Ezusterik ezean, Torres ariko da, berriz ere, aurrelari lanetan. Frantziaren kasuan, berriz, Suediaren aurka multzoko azken partidan oso itxura kaskarra emanda sailkatu zen final-laurdenetarako, bigarren postuan. Nasri eta Ribery inguruan dituela, Benzema noiz lehertuko zain daude frantziarrak.
Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: final-laurdenak
Faborito izaera eta historia aurrez aurre, gaur, hirugarren final-laurdenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu