Fernandez zazpigarren izan da 400 metroko hesidunean

Finalean, sasoiko bere markarik onena egin du (49.98). Arantza Moreno finaletik urrun geratu da pisu jaurtiketan.

2018ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
ATLETISMOA. Sergio Fernandez zazpigarren izan zen atzo Europako Atletismo Txapelketako 400 metroko hesiduneko finalean. Duela bi urte txapeldunorde izan zen, eta horregatik ez zuen pozik bukatu emaitzarekin. «Ni hona dominen lehian egoteko etorri naiz, baina besteak hobeak izan dira. Entrenatzen jarraitu behar dut».

Barañaindarrak goian jarri dio langa beti bere buruari, baina aurten, hainbeste lesiorekin, normala da podiumera ez gerturatu izana. Zazpigarren izan zen, bai, baina sasoiko bere markarik onena eginda: 48.98. Irabazlea faborito handia izan zen, Karsten Warholm norvegiarra. Segundo bat hobetu zuen Fernandezen marka (47.64).

Arantza Moreno ere atzo lehiatu zen, eta finaletik urrun gelditu zen. Ermuko pisu jaurtitzaileak 56,33ko marka egin zuen, eta18 izan zen sailkatze fasean. Finalean sartzeko langa 59.29an egon zen, ia hiru metrora. Gaur euskal atleta bakarra lehiatuko da Berlinen: Adrian Valles pertika jauzilaria. Iruindarra goizez ariko da, eta sasoiko zazpigarren markarik onena du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.