FINALEKO GAKOAK

2015eko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zubietaren eskuak. Finalerdietako azken partidan baino hobeto dituela esan du, eta takoekin asmatu duela, baina nola eusten dioten ikusi beharko da.

Urdinen sakea. Bengoetxeak eta Untoriak 22-9 irabazi zuten finalerdietan, hein handi batean sakearengatik. Gorriek orduan baino argiago izan beharko dute nola errestatu.

Untoriaren urduritasuna. Lehen mailako finalik jokatu ez duen finalista bakarra da. Txapelketan patxada handia erakutsi du; ikusi egin beharko da egun handian ere eusten dion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.