Finalerdietan sartzea lor dezake gaur Obenasak

Partida bana irabazita, berdinduta dago kanporaketa; etxetik kanpo ariko dira nafarrak, Gironan

2013ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Ametsetik iratzarri gabe jarraitu nahi du Obenasak. Lehenengoz ari da Ohorezko Mailako titulurako kanporaketak jokatzen, eta finalerdietan sartzeko hil edo biziko partida dauka gaur, Gironan (19:00). Larunbatean, etxean, 78-72 irabazi ondoren, kanporaketako hirugarren partida behartu zuten, eta jokalariak konfiantzaz beteta daude txapelketan ezustekoa emateko.

Dena den, Girona da faborito argia gaurko partidarako. Denboraldi osoan lau aldiz jokatu dute bi taldeek elkarren aurka, eta lehia horietatik bakarra irabazi du Obenasak. Gainera, Ohorezko Mailako porrotak sendoak izan ziren. Datu kaskarrak izan arren, historia egin nahi du gaur Obenasak Gironan. Gainera, klubak argi adierazi du harro daudela orain arte egindakoarekin.

Gironako entrenatzaile Anna Caulak bere taldea jo du faboritotzat, eta, noski, Girona ikusi nahiko luke finalerdietan: «Oso denboraldi ona egin dugu, eta sailkapen nagusian hirugarren amaitu dugu. Egin ditugun partidak ikusita, ez litzateke bidezkoa izango orain, final-laurdenetan, kalean geratzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.