Floren Nazabalek bederatzigarren aldiz irabazi du Urrezko Aizkora
AIZKORA. Floren Nazabalek Urrezko Aizkorako txapela bederatzigarren aldiz jantzi zuen atzo (24:01), Azpeitian. Atutxa II.a izan zen bigarren finalean, 1.44ra, eta Jon Rekondo hirugarren 3.53ra. 23 urtez azpiko txapela Ander Erasunek irabazi zuen (19.22), Ruben Saralegi (21.49) eta Eneko Otañoren (29.22) aurretik. 19 urtez azpikoan, Daniel Vicente (10.05) Julen Larrea (12.10) baino gehiago izan zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu