Askorentzat historiako defentsa onenetako bat dena hil da: Franco Baresi italiarra. 66 urte zituen. Atzelariak Milanen osatu zuen kirol ibilbide osoa: 23 denboraldiz jokatu zuen taldean, eta hamabost sasoiz izan zen kapitaina. Hots, Milanen urte loriatsuetako liderretako bat izan zen.
1997an utzi zuen futbola, palmaresa betea zuela. Sei aldiz irabazi zuen liga, eta hiru aldiz Europako Kopa. Erretiroa hartu zuenean, klubak kendu egin zuen haren dortsala, sei zenbakiduna, aitortza moduan.
Italiako selekzioan ere aritu zen. 81 partida jokatu zituen, eta Munduko Kopa irabazi zuten 1982an.