Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: D multzoa

Frantziak lana biribildu nahi du, eta Suediak itxura ona emanda agur esan

Julen Etxeberria.
2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hirugarrengoan badirudi baietz. Azken bi txapelketa garrantzitsuetan lehen ligaxkan agur esan ondoren, Frantziak eskura ditu final-laurdenak. Gaur Suediarekin berdintzea besterik ez du behar zortzi urte geroago kanporaketak jokatzeko. Gol baten aldeaz galduta ere sailkatuko litzateke. Frantziarrek Suedia izango dute aurkari, jokoan ezer ez duen selekzioa. Hori bai, itxura ona emanda agur esan nahiko dute suediarrek. Laurent Blancek Ukrainari irabazi zion talde bera zelairatuko du. Erik Hamrenek, aldiz, aldaketa dezente egingo ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.