FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. OSASUNA. Gaur ez da grinarik faltako

Iragan sasoiko azken jardunaldiko liskarrak gogoan, Osasunak Sevilla hartuko du gaur Sadarren

2004ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
2003-04 denboraldiko azken jardunaldira UEFArako sailkatzeko aukera apur batzuekin iritsi zen Osasuna, aurretik jokaturiko azken bost partidak galdu bazituen ere. UEFArako aukera asko zuen beste talde baten zelaian jokatu behar zuten azken norgehiagoka, eta jokoa edo emaitzagatik baino gehiago, bertan izandako liskar lotsagarriengatik gogoratzen dute zaleek orduko hura. Morales, Bakayoko, Aloisi, Alfredo, Aguirre eta Pablo Alfaro zigortu zituzten liskarren ondorioz, baina zigor batzuk gogorrak izanagatik, Lehiaketa Batzordea motz geratu zen zigorrak ezartzerakoan .

Sevillara gerturatu ziren osasunazale apurrek mendeku gosea izango dute, Sanchez Pizjuanen bildutako sevillazaleek infernu bilakatu baitzuten zelaia nafarrentzat. Taldeko partaideek animoak baretu egin nahi izan dituzte aste honetan, baina partida beroa izango da ziurrenik. Orduan bezala futbolariakmutur-joka ez ikustea aurrerapausoa litzateke, dena den.«Ez dut uste partida gatazkatsua izango denik», esan zuen atzo Javier Aguirrek gaurko partidaren inguruan hitz egitean. Joaquin Caparrosekin izan ika-mikak gogoratu zizkiotenean, aldiz, ez zuen erantzun argirik eman: «Gustura nago taldearekin, eta aurkari guztiak errespetatzen ditut», erantzun zuen, Sevillako entrenatzailearekin izandako afera aintzat hartu gabe.Nolanahi, gatazkatsua ez bada ere, partida gogorra izango dutela badaki Aguirrek. «Sevilla ez da aurkari samurra izango. Ostegunean UEFA jokatu zuten, eta bidaia luzea egitea egokitu zaie, halere aurkari zaila izango da. Iaz oso talde lehiakorra zuten, eta Renato, Sales, Jesuli, Aranda edo Makukula bezalako gizonak fitxatu dituzte aurten, atera kontuak!», esan zuen atzo gorritxoen entrenatzaileak. Partidaren gakoetako bat geldikako jokaldietan egon daiteke. Horrexegatik, atzoko lan saioan korner ugari landu zituzten nafarrek, «geldikako jokaldietan ez gara txukun aritu, eta hori hobetu nahian jardun dugu» azaldu zuen Aguirrek.

Delporte hasieratik, Aloisi aulkian

Aste honetan Izquierdo eta Aloisi iganderako prest izan zitezkeela esan da, eta biek hasierako hamaikakoan tokia izan zezaketela ere uste zen. Halere, Izquierdok ez du jokatuko, eskuin orkatilan minaduelako oraindik. Aloisi ere ez da hasieratik izango. Azken hiru partidak galdu ostean, australiarrak ordezkoen aulkian hasiko du gaurko norgehiagoka. Santanderren erabilitako 4-3-2-1ekoa ahaztu, eta hegaletako jokoa berreskuratuko du gaur Aguirrek. Hamaikakoan izango den berritasun nagusia Ludovic Delporteren sarrera izango da.

Udaniritsiz gerotik, hamaikajardunalditan jokatu du Delportek Osasunarekin, orain artean Moharen ordezkoa izatea egokitu zaio beti . Gaur, lehendabiziko aldiz hasieratik ariko da, Osasunaren erasoko ezker hegalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.