FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. REALA. Defenditu bai, kikildu ez

Realak Zaragozan jokatuko du gaur, Oscar De Paula, Xabi Prieto eta Bittor Alkiza gabe

Xabier Lopetegi.
2004ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Amorrortuk astindu handia emango zion buruari azken astean, ziur asko, gaurko partida prestatzeko. Zaragozak ez du galdu oraindik etxean; gol asko jaso ditu, baina ugari sartu ditu: hamaika. Talde bitxia da, nahiko anarkikoa; arrisku handia dauka erasoan, baina zulo handiak uzten ditu atzean. Haren jokoan ez sartzen saiatu beharko du Realak, lakioan erori diren guztiak esku-hutsik atera direlako Romaredatik. Defentsan erakutsitako sendotasunari eutsi beharko dio, orain arte bezala, atzean gehiegi sartu gabe, arriskutsuegia litzatekelako baloia Savio, Galleti eta Villa jokalarien oinetan uztea. Direnak eta ez direnak egin beharko ditu oreka zail hori aurkitzeko; alegia, erasoari uko egin gabe ondo defenditzeko. Sevillan bezala jokatzen badu, irabazteko aukera ona izango du Realak.

Azken hiru partidetako hamaikako bera zelairatuko du horretarako Amorrortuk. Aulkian, ordea, badago berritasunik; Bittor Alkiza gainkarga du ezker hankan eta deialditik at geratu da azken orduan. Iban Zubiaurre gazteak hartu du haren tokia. Barkero Donostian geratu da beste behin ere, eta Xabi Prietok eta De Paulak ezingo dute jokatu. Jokatzeko itxaropena azaldu dute biek aste barruan, baina medikuek nahiago izan dute haiei atseden ematea, euren lesioetatik guztiz osa daitezen. Lastima da, erasoan baliabide gehiago dituelako Realak bi jokalariokin. Zaragoza taldean, ez dago argi Militok jokatuko duen. Jokatzen ez badu, Aranzabal hamaikakoan sartuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.