Fredrik Kessiakoffek (Astana) irabazi du Espainiako Vueltako 11. etapa —Cambados eta Pontevedra artean, 39,4 kilometroko erlojupekoa—. Alberto Contador (Saxo) izan da bigarren 17ra, eta Chris Froome (Sky), hirugarren.
Joaquim Rodriguezek (Katuxa) erlojupeko oso ona egin du, eta segundo bakarragatik, baina lidergoari eutsi ahal izan dio. Contador du orain atzetik sailkapen nagusian, eta Froome dago hirugarren, 16ra.
Hamar kilometroko hirugarren mailako mendatea igo behar izan dute erlojupekoaren erdi partean, eta hark baldintzatu du erlojupekoa. Espezialistei kalte, eta igotzaileei on egin die. Igor Anton (Euskaltel) igotzailea izanagatik, ez da fin ibili, eta 3.38 galdu du Kessiakoffekiko helmuga marran.
Bihar 11. Etapa korrituko dute txirrindulariek —Vilagarcia de Arousa eta Mirador de Ezaro artean, 190,5 kilometro—. Etapa lau antzekoa izango da, baina ailegaera bi kilometroko hirugarren mailako mendatean izango dute.
Etapako sailkapena
1. Fredrik Kessiakoff (Astana). 52.36.00.
2. Alberto Contador (Saxo). 17ra.
3. Christopher Froome (Sky). 39ra.
4. Alejandro Valverde (Movistar). 1.08ra.
5. Beñat Intxausti (Movistar). 1.09ra.
6. Richie Porte (Sky). 1.15era.
7. Joaquim Rodriguez (Katuxa). 1.17ra.
8. Cameron Meyer (Orica). 1.17ra.
9. Andrew Talansky (Garmin). 1.24ra.
10. Jonathan Castroviejo (Movistar). 1.34ra.
Sailkapen nagusia
1. Joaquim Rodriguez (Katuxa). 40.26.15.
2. Alberto Contador (Astana). 1era.
3. Christopher Froome (SKy). 15era.
4. Alejandro Valverde (Movistar). 58ra.
5. Robert Gesink (Rabobank). 2.26ra.
6. Daniel Moreno (Katuxa). 2.53ra.
7. Nicolas Roche (Ag2r). 3.38ra.
8. Andrew Talansky (Garmin). 4.07ra.
9. Laurens Ten Dam (Rabobank). 4.21era.
10. Bauke Mollema (Rabobank). 5.09ra.
11. Igor Anton (Euskaltel). 5.28ra.