kirola

Gazte bat hil da Donibane Lohizunen kitesurfean ari zela, haize boladaren ondorioz

2010eko azaroaren 8a
16:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Donibane Lohizunen 28 urteko gizon bat hil zen atzo kitesurfean ari zela, ezbeharra haize bolada handi batek eraginda. Lekukoen arabera, gizona taula gainean hondartzatik aldendu zuen haizeteak, hark eraikin bat jo zuen eta hamabost metroko altueratik erori zen, Kazeta.info-k dioenez.

Adrien Monnoyeur izena du hildakoak. Okzitaniako Tolosan sortu zen arren, Donibane Lohizunen bizi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.