Sporting Huelva 1-2 Reala

Geldiezin jarraitzen du Realak

Bigarren postuan sendo daude txuri-urdinak. Neurketa hasi bezain pronto sartu du lehen gola Franssik, eta bigarrena, amaieran Amaiurrek.

Realeko jokalariak gol bat ospatzen, gaur, Huelvan. REALA
2022ko martxoaren 27a
15:28
Entzun

Bata bestearen atzetik. Realak horrela pilatzen ditu puntuak aurten. 18 garaipen 25 neurketatan. Iberdrola Ligako sailkapenean bigarren postuan daude txuri-urdinak, eta jada zazpi puntuko errenta ateratzen diote Atletico Madrili, hirugarren sailkatuari. Gaur 1-2 irabazi dute Huelvan (Espainia), hamahirugarren sailkatuaren aurka.

Neurketa azkar bideratu du Realak: Franssik laugarren minutuan sartu du lehen gola. Aurrelariak ondo ospatu du Realarekin kontratua berritu izana. Huelvak, ordea, ez ditu gauzak horren erraz jarri, eta 16. minutuan berdindu du. Horiek hala, neurketa osoan egin behar izan dute lan txuri-urdinek, eta 84. minutuan heldu zaie saria: Amaiurrek sartu du garaipenaren gola.

Bost neurketa eskas geratzen dira liga amaitzeko, eta Europan jokatzea eskura du Realak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.