Getaria-Tolosak indartsu jarraitzen du Gipuzkoako ligan. Bigarren estropada jokatu zuten igandean, Zumaian, eta, aurrenekoan bezala, getariarrak eta tolosarrak izan ziren azkarrenak (10.39,13). Bigarren lekuan etxeko trainerua sartu zen, 2,77 segundora, eta hirugarren San Juanek bukatu zuen, 3,55 era.
Erlojuaren aurka lehiatu ziren sei ontziak, eta beste hirurak, Hondarribia —ziaboga bakarra estriborretik eman zuen—, Bizkaia eta Orio, hasieratik geratu ziren lehiatik kanpo. Lehia hiru indartsuenen artean egon zen, eta orain arteko estropadetan ez bezala, estu joan zen kontua. Irabazi, betikoak irabazi bazuen ere, ez zen aurreko estropadetako alderik egon. Ziabogan, hiru segundo azkarragoa izan zen Zumaiaren aldean, eta San Juani zazpi atera zizkion. Bigarren eta azken luzean, ordea, denbora jan zioten beste biek; Zumaiak ehuneneko batzuk, eta San Juanek ia lau segundo. Hiru ontziek azken luze ederra eskaini zieten zaleei, dena erabakitzeko zegoelako. Batek irabazi zuen, baina Zumaiak eta San Juanek ikusi zuten badirela gai traineru indartsuenari aurre egiteko.
Ligako hurrengo estropada, hirugarrena, uztailaren 23an jokatuko dute, Pasai San Pedron.
Getaria-Tolosa izan da berriz ere azkarrena
Gipuzkoako ligako lehen postua sendotu egin du, igandean Zumaian irabazi eta gero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu