Getaria-Tolosak ez dauka aurkaririk sasoi honetan, eta atzo ere irabazi egin zuen Euskotren ligako Getxoko estropadan. B mul- tzoko lehia zen, eta San Juani lau segundo kendu zizkion, Bizkaiari hamar, eta Hondarribiari hemezortzi. Horrenbestez, atzo bukatu zenez multzo horretako lehen fasea, Getaria-Tolosa eta San Juan sailkatu dira Zarauzko Estropadak jokatzeko; hantxe erabakiko da ligako garailea zein den.
A multzokoek gaur jokatuko dute azkeneko estropada, Zumaian (12:00). Galizia eta Zumaia berdinduta daude.