Getariak lortu du denboraldi honetako lehen bandera. Atzo izan zen, Pasaian. Estreinatu da, horrenbestez, aurtengo KAE 2 ligan. Bigarren Ondarroa sailkatu zen, sei segundora, eta hirugarren Busturialdea, 16ra. Emaitza horien eraginez, aldaketa izan da sailkapen nagusian, eta orain, Ondarroa bakarrik da lehen postuan, atzoko estropadaren aurretik, Busturialdearekin berdinduta zegoelako. Gaur, beste jardunaldi bat jokatuko dute, eta, atzokoa bezala, Pasaian izango da, 11:30etik aurrera, erlojuaren aurka.
KAE 1 ligakoek ere lan egin beharko dute gaur. Algortako bandera izango da jokoan (17:00), eta trapua astintzeko hautagai nagusia Portugalete da, ligako lider sendoa.
Getariak denboraldi honetako lehen bandera lortu du Pasaian, KAE 2an
Ondarroa izan da bigarren, eta sailkapen nagusian, puntu bateko aldea ateratzen dio orain Busturialdeari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu