Gipuzkoa basket

Gipuzkoa Basketek osatu du ACB ligari ekiteko taldea

Orozek, Deek, Olaizolak eta Motosek taldean jarraituko dute, baita teknikari guztiek ere. Horrez gain, Donostiako taldeak zortzi jokalari fitxatu ditu.

Julen Etxeberria.
2020ko abuztuaren 12a
11:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Delteco Gipuzkoa Basketek azkar egin ditu etxeko lanak. ACBk bere ligan aritzeko gonbita egin eta astebetera, osatu egin du datorren denboraldirako taldea. Espero zen bezala, aldaketa asko izango dira. Lau jokalarik bakarrik jarraituko dute taldean: Xabi Oroz joko antolatzaile eta kapitainak, Julen Olaizola hegal pibotak eta Johnny Dee eta Mikel Motos eskoltek. Klubak zortzi jokalari fitxatu ditu: Jan Span joko antolatzaile esloveniarra, Lucas Faggiano joko antolatzaile argentinarra, Pere Tomas hegaleko katalana, Brandone Francis eskolta dominikarra, Dino Radoncic hegaleko montenegroarra, William Magarity hegaleko pibot suediarra, Jaime Echenique pibot kolonbiarra eta Viny Okouo pibot kongoarra. 

Guztiak aurreko denboraldiko teknikari talde beraren aginduetara ariko dira, Marcelo Nicola entrenatzailea buru dutela. Donostiako taldeak aurki hasiko du denboraldi-aurrea. ACB liga irailaren 18an hasiko da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.