Gipuzkoako ligako bigarren estropada jokatuko dute gaur Zumaian
Gipuzkoako ligako bigarren estropadan lehiatuko dira gaur sei traineru. Zumaian izango da, 18:00etan hasita. Erlojuaren aurka, ligako sailkapena aintzat hartuta abiatuko dira traineruak: Hondarribia, Orio, Bizkaia, Zumaia, San Juan eta Getaria-Tolosa. Ez dute arraun egingo Zumaiako ohiko eremuan, olatuek ontziak trabeska jotzen dituzten horretan; berria estreinatuko dute, eta barraren muturretik aurrerantz egin beharko dute arraun. Faboritoa Getaria-Tolosa da, indartsu dagoela erakutsi baitu liga honetan eta Euskotren ligan, bandera bana irabaziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu