Gipuzkoako ligako estropada Orion da gaur, erlojupekoan

Aitor Manterola Garate.
2017ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Asteburu bateko etenaren ondoren, gaur, berriz ere, Gipuzkoako ligako estropada dago. Orion izango da seigarren jardunaldia, 19:00etan, erlojuaren aurka, bi luzetara. Aurreko larunbat eta igandean, Euskotren ligako lehen bi estropadak jokatu eta gero, eta, astearen erdian, herrialdeko txapelketak, emakumezkoen liga honek hartuko du lekua. Hibaikak hortzak erakutsi zizkion San Juani gaur zortzi Orion bertan, mendean hartu baitzuen, eta, asteazkenean, Getarian, txapelketan, bi segundogatik bakarrik gailendu ziren pasaitarrak. Sailkapenean, San Juan da buruan, eta ondoren datoz Hibaika, Orio, Hernani, Arraun, Deustu, Donostiarra, Portugalete, Lea-Artibai eta CastreƱa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.