Goma gainekoa, bihartik

Artziniegan hasiko dira Euskadiko Sokatira Txapelketak, eta pisu bakoitzeko zortzi proba izango dituzte

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Hiru aste baino ez dira pasatu Euskadiko Lauko Sokatira Txapelketa amaitu zenetik, eta, atsedenik hartu gabe, goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketari ekingo diote bihar, Artziniegan (Araba). Arratsaldeko bostetan hasiko da, eta gizonezkoen 680 kiloko maila eta emakumezkoen 540 kilokoa jokatuko dira. Saio horretan erabakiko da, gainera, 680 kiloko mailako txapelduna. Zazpi talde ariko dira guztira: Zuraide A, Zuraide B, AbadiƱo, Sokarri, Amaiur, Ibarra eta 6 Conceyos. Iaz AbadiƱoko taldeak jantzi zuen txapela, eta hura da bihar irabazteko faboritoa. Emakumezkoen 540 mailan, bost talde lehiatuko dira: Badaiotz, Berriozar, Bizindar, Ibarra eta Sakana. Txapelketa horrek hiru saio izango ditu.

Gizonezkoen probak lau pisutan jokatuko dira, eta, 680 kilokoaz gaiz, 640, 600 eta 560 kilokoetan ariko dira. Emakumezkoenak, berriz, bi pisutan jokatuko dira, 540 eta 500 kilokoetan. Txapelketak zortzi saiotan jokatuko dira, eta azkenengoa otsailaren 18an izango da, Arrigorriagan (Bizkaia). Egun horretan, gizonezkoen 560ko saio bakarra eta emakumezkoen 500 kiloko hirugarren saioa jokatuko dira. Goma gainekoak hilabete baino ez du iraungo, aurten Munduko Txapelketa jokatuko delako, Eskozian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.