«Arima handiko taldea da Athletic. Oso partida polita izango da. Haiek erasora joko dute, eta guk ere bai. Izugarri gogorra izango da finala». Argi hitz egin zuen atzo Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzaileak. Hori bai, Bartzelona «oso ondo» dagoen susmoa dauka entrenatzaileak. Bartze-lonaren aulkian eseriko den azken partida ofiziala izango da gaurkoa Guardiolarentzat, eta kataluniarrak Joan Laporta eta Sandro Rosell presidenteei eskerrak emateko ere baliatu zuen partidaren atariko prentsaurrekoa.
Athleticek «asko» eskatuko diela gaineratu zuen Bartzelonako entrenatzaileak. «Euren aurkako partidetan ohi baino espazio gutxiago egoten dira baloia eroso mugitu ahal izateko». Zelaiari buruz ere bi hitz egin zituen Guardiolak. «Ez da egoerarik onenean egongo, aldatu berri dutelako. Baina irabazten saiatuko gara, noski. Zoratzen gaude final honetan gaudelako».
Futbola. Espainiako Kopako finala: Athletic-Bartzelona
Guardiola: «Izugarri gogorra izango da finala»
Entrenatzaileak argitu du Bartzelona «oso ondo» dagoela finalari aurre egiteko, eta Athletic goratu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu