Haizeak asko handitu dezake txanden artean egon ohi den aldea

2011ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Itsasoaren egoeraren berri jakiteko eta haizeak egingo duen lana nolakoa izango den jakiteko, windguru.com atarira jotzen dute arraunlariek eta entrenatzaileek. Ez zuten gauza onik ikusiko gaurkoari begira. Izan ere, 11:00etarako haizearen abiadura zazpikoa izango dela jartzen du, eta haize boladak zortzikoak. Hiru ordu geroago zer egin dezakeen aztertzen bada, aldea agerikoa da: hamabira igoko da abiadura, eta hamahirura boladak. Hiru orduko tarte horretan jokatuko da estropada, eta, datuak betetzen badira, garbi dago haizeak gorantz egingo duela lehia aurrera doan heinean. Lehen txandakoek bigarrenekoek baino gutxiago edukiko dute, eta erabakigarria izango da aldeak handitzeko. Olatuei dagokienez, metro eta erdikoak daude iragarrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.