Ultrak futbolean

Hamahiru 'boixos nois' atxilotu dituzte Indar Gorri taldeari egindako erasoagatik

2022ko azaroaren 8an, Osasuna eta Bartzelonaren arteko lehia baino lehen, Boixos Nois taldekoak Indar Gorriko kideen ohiko elkargunera joan ziren, Ezpala tabernara, eta eraso egin zieten. Baliteke datozen egunetan atxiloketa gehiago egotea.

Ezapal taberna erasoaren ondoren. BERRIA
Unai Mitxelena Balerdi
2023ko uztailaren 20a
14:50
Entzun

Espainiako Poliziak hamahiru boixos nois atxilotu ditu Indar Gorri taldeari eraso egitegatik. Bartzelonaren aldeko ultra taldea da Boixos Nois. 2022ko azaroaren 8an, Osasuna eta Bartzelonaren arteko lehia baino lehen,Boixos Nois taldeko kideak Ezpala tabernara joan ziren –normalean, Indar Gorri taldea han elkartzen da–, Osasunaren jarraitzaileei eta tabernari eraso egiteko.Boixos Nois taldeko Casualsfakzioak egin zuen erasoa, eta Espainiako hainbat tokitan atxilotu dituzte, talde kriminal bateko kide izatea, besteri kalteak eragitea, desordena publikoa eta gorroto delitua leporatuta.

Casuals Bartzelonako ultren fakziorik oldarkorrenetakoa da. Erasoa jende talde handi batek egin zuen, aurpegia estalita eta beltzez jantzita. Gainera, lokala hankaz gora utzi zuten, eta hainbat gauza hautsi. Egurrezko makilak, metalezko barrak eta bengalak baliatu zituzten. Taberna barruan zeuden lagun batzuk zauritu zituzten, eta, are, baten bati lesio larriak eragin ere bai.

Erasoa nola planifikatu eta antolatu zuten ikertu du Espainiako Poliziak. Ondorioztatu dutenez, erasoa arrazoi ideologikoengatik gertatu zen: Boixos Nois taldeaeskuin muturreko da; Indar Gorri, aldiz, ezker muturrekoa. Ideologia guztiz desberdinak izateaz gain, bi taldeen arteko harremana ez da batere ona. Bestalde, bi taldeak zenbait arazotan nahastuta egon dira azkenaldi honetan.

Instrukzio epaitegiaren aginduz abiatu dute operazioa. Taberna barruan zeuden hainbat pertsona inplikatuta daude; beraz, posible da atxiloketa gehiago egotea. Azkenaldian, Espainiako Polizia Nazionalak 95 pertsona atxilotu ditu ultrekin lotura dutelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.