Helene Alberdi nagusi Zarauzko triatloian
 
    
    TRIATLOIA. Garaipen handia lortu zuen atzo Helene Alberdik Zarauzko triatloian. Bilbotarrak 4.30.14ko denbora egin zuen. Korrikako zatian hautsi zuen lasterketa, baina azken kilometroan sufritu egin zuen, azken bi aldietako garaileak, Judith Corachanek, estu hartu baitzuen. Hura sailkatu zen bigarren, eta Justin Gerard hirugarren. Gizonezkoetan, Antoni Benitorentzat izan zen garaipena (3.56.44). Atzetik sailkatu ziren David McNamee eta Leon Chevalier. Pello Osoro bosgarren ailegatu zen.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            