Herbehereek txapelketako multzorik zailenari ekiteko aukera ona du gaur Danimarkaren aurka. Morten Olsenen selekzioa kaskar aritu da azken bi lagunartekoetan —1-3 Brasilen aurka eta 2-0 Australiaren aurka—, eta ez da une egokian iritsi txapelketara. Hala, Herbehereek ezinbestean irabazi nahian joan behar dute, gero Alemania eta Portugalen aurka lasaiago jokatzeko.
Gaurko partida txapelketetako klasiko bat da, eta Herbehereak nagusitu dira azken bietan: 2-0 2010eko Munduko Txapelketan, eta 3-0 2008ko Eurokopan. Danimarkako hautatzaileak esan du duela lau urteko Eurokopan baino talde hobea direla, baina Herbeherek ere hobera egin dute. Azken horiek ez dute hutsune handirik deialdian; bai, ordea, Danimarkak, Sorensen ohiko atezainaren ordez Andersenek jokatu beharko baitu.
Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: B multzoa
Herbehereek aukera aproposa dute gaur multzo zailenari ondo ekiteko
Danimarkak selekziorik ahulena dirudi, ez baitu irudi sendorik eman jokaturiko azken lagunartekoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu