Eskubaloia

Hernandezek gol bat Espainiaren garaipenean

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak 25-28 irabazi dio Frantziari.

Espaniako emakumezkoen eskubaloi selekzioa, Tokioko Olinpiar Jokoetan. @NEREITXU25
Oihane Puertas ONA
2021eko uztailaren 27a
17:45
Entzun

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak lehenengo garaipena lortu du gaur Tokion, Frantziari 25-28 irabazita. Ainhoa Hernandez bizkaitarrak gol bat sartu du norgehiagokan. Ligaxkako bigarren jardunaldia izan da gaurkoa, igandean jokatu zuten lehenengoa, eta 24-31 galdu zuten Suediaren aurka.

Atsedenaldira 12-12 heldu dira, eta bigarren zati guztian nagusitzea lortu du Hernandezen eta Nerea Penaren taldeak, batez ere defentsan eta kontraerasoetan egindako lanagatik.

Hurrengo partida Brasilen aurka jokatuko dute, ostegunean, Euskal Herriko 04:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.