Historia idazteko 22 jokalari

Espainiako Kopako finala jokatuko duten bi hamaikakoak ia erabakita dituzte entrenatzaileek. Hau da partida historikoa hasieratik jokatzeko aukerarik handiena duten jokalarien zerrenda, eta haien ezaugarrien azterketa.

jarraia195640.jpg
2021eko martxoaren 30a
15:51
Entzun

Beti izan litezke aldaketak, partida hasi baino ordubete bat lehenago arte ez baitituzte hamaikakoak jakinaraziko. Atzo Asier  Illarramendik ziztada bat nabaritu eskuineko izterrean finalaren bezperako entrenamenduan, eta oso zail du jokatzea. Baina ezusteko handirik ezean, zalantza hori alde batera utzita, hauek izango dira Espainiako Kopako finala hasieratik jokatuko dutenen zerrendak.

Athleticen, Marcelino entrenatzaileak erabaki beharko du ea euskarrian Dani Garciak edo Unai Lopezek jokatuko duten hasieratik. Eta Unai Vencedorren ordez Mikel Vesga has liteke. Gainerakoan, hasierako hamaikakoa ia segurua da. Urtarrilean, Athleticek Espainiako Superkopa irabazi zuen Sevillan, Real Madril eta Bartzelona kanporatuta. Egun bakarreko kanporaketetan talde oso fidagarria dela erakutsi zuen.

Realean, berriz, mina hartuta eta osatzeko lanean aritu dira azkeneko asteetan jokalari asko: Aritz Elustondo, Nacho Monreal, Igor Zubeldia, Mikel Merino, Joseba Zaldua, David Silva... Suspertzeko lanak ongi antolatu ditu taldeak, larunbateko partidan erabakigarriak izan litezkeen jokalari guztiak osatzeko. Aihen Muñoz eta Jon Guridi ere entrenatu dira aste honetan, baita atzo Moya ere. Aukeratutako zerrenda honetan, Aritz Elustondo izan liteke zalantza.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.