Hondarribia-Irunek irabazi egin du, eta Obenasa Nafarroak galdu

Gipuzkoarrak 75-70 nagusitu zaizkie Tintos de Torori ,eta nafarrak esku-hutsik itzuli dira Kanaria Handitik (61-53)

Erredakzioa
Donostia
2013ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Denetarik izan du Espainiako Ohorezko Mailako hamahirugarren jardunaldiak euskal taldeentzat. Hondarribia-Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen etxean, Tintos de Toro Caja Ruralen aurka (75-70). Obenasa Nafarroak, ordea, ezin izan zuen bosgarren partida jarraian irabazi eta 61-53 galdu zuen Kanaria Handiaren kantxan.

Gipuzkoarrek oso partida serioa jokatu zuten, hasi eta buka, eta estutasun handirik gabe lortu zuten garaipena. Lucas eta Stevenson izan ziren onenak Hondarribia-Irunen: hogei eta hemezortzi puntu sartu zituzten, hurrenez hurren.

Obenasari, ordea, Hondarribia-Irunen kontrakoa gertatu zitzaion, beti joan baitzen atzetik Kanaria Handiaren kantxan, eta inoiz ez zuen izan garaipena lortzeko aukera garbirik. Azkenean, alferrikakoa izan zen Putninak egindako lan bikaina: 20 puntu sartu zituen, eta 11 errebote berreskuratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.