Idoatek aurrera egin du Nafarroako lau t'erdikoan
PILOTA. Mikel Idoatek 22-19 irabazi zion atzo Retegi Biri Nafarroako lau t'erdiko final-laurdenetan, eta Juan Martinez de Irujoren aurka ariko da finalerdietan. Oinatz Bengoetxeak eta Iker Arretxek gaur jokatuko dute lehen finalerdia, Labriten. Jaialdi berean, Iker Taintak debuta egingo du. 18 urteko aurrelari barañaindarrak Apraizekin jokatuko du, Asier Olaizola eta Oier Mendizabalen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu