Igor San Miguelek Reala utziko du sasoi amaieran
Realak atzo egin zuen ofizial Igor San Miguelek ez duela jarraituko talde txuri-urdina entrenatzen denboraldia amaitutakoan. Astigarragako (Gipuzkoa) teknikariari ekainaren 30ean bukatzen zitzaion kontratua, eta klubak lan hitzarmena ez luzatzea erabaki du. San Miguelek bi denboraldi egin ditu Reala zuzentzen, eta horietan txuri-urdinek jauzia eman dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu